Sagardotegi Denboraldia

 

Jaun-andreok, negua heldu da. Eta nola gainera! Egiten duen hotzarekin, tabernako terrazan lagun berriak aurki ditzakegu.

 

cerveceria-boulevard-irun-sagardotegi-denboraldia-BUR-1

 

Hotzak eraginda, taberna barruan jende mordoa dagoela ikus daiteke. Tabakoaren legea onartu ondoren kanpoaldean erretzen egoten zirenak ere barruan aurkituko ditugu egun hauetan.

 

cerveceria-boulevard-irun-sagardotegi-denboraldia-BUR-2

 

Egun euritsu edo hotz hauetan etxean goxo-goxo geratzeko tentazioa hor dago, bai. Baina neguak dakarrena ez da euria, kazkabarra, haizea eta elurra soilik. Hain zuzen ere, hilabete honetan hasi da aurtengo Sagardotegi Denboraldia!

 

Tira, egia da hemen garagardozaleak garela eta garagardoa dela etxeko espezialitatea, baina sagardotegietan sortzen den giroa ere ez da gauza makala, eta denboraldia amaitu aurretik bazkaltzera edo afaltzera gerturatzeko aprobetxatzea ere ez da plan txarra, aizue. Menu tradizionala ezagutuko duzue, noski:  hasteko bakailu tortila zein bakailua piper berdeekin, txuleta eder bat ondoren eta azkenbururako, gazta irasagarrarekin eta intxaurrak.

 

cerveceria-boulevard-irun-sagardotegi-denboraldia-BUR-3

 

Baina zalantzarik gabe txotx egitea da sagardotegien ezaugarri bitxiena. Txotx! oihua entzutean sagardo-kupelaren txorrota zabaltzen da eta jendea mahaitik altxatu eta edalontzia betetzeko asmoz ilaran jartzen da.  Kupelaren inguruan ondoko mahaietako jendearekin nahasten gara, eta horrek egiten du ziurrenik sagardotegietako giroa horren berezia.

 

cerveceria-boulevard-irun-sagardotegi-denboraldia-BUR-4

 

Ikusten duzue ba, neguak dakarren guztia ez da ilun edo tristea, eta eguraldiaren aurrean baduzue nola kontsolatu. Sagardotegiren batetara gerturatzeko aukera baduzue on egin eta ondo pasatu, arduraz beti ere, noski.

 

Texto y Cómic: BUR