Opor Osteko Sindromea

 

Uda bere amaierara heldu da eta dagoeneko zuetako gehienak oporretatik lanera itzuliko zineten. Zer moduz daramazue?

 

cerveceria-boulevard-irun-gure-gunea-opor-osteko-sindromea-1

 

Ez esan opor osteko sindromea duzuela! Inork terminoa ezagutuko ez balu, opor osteko sindromea, oporrak amaituta, eguneroko errutinara itzultzeak zenbaiti ekar diezaiokeen depresio modukoa da.

 

cerveceria-boulevard-irun-gure-gunea-opor-osteko-sindromea-2

 

Honi aurre egiteko modu ezberdinak egon daitezke. Horietako bat etengabe oporretan egotea litzateke: oporrak sekula amaitzen ez badira ez da inoiz opor osteko sindromea iritsiko.

 

cerveceria-boulevard-irun-gure-gunea-opor-osteko-sindromea-3

 

Dena den, zuetako gehienok ez duzue ziurrenik horrelako ezer planteatzerik ere izango.

Sindrome honi aurre egiteko beste modu bat denbora librean oporretan egiten dituzuen gauzak egitea izan daiteke.

 

cerveceria-boulevard-irun-gure-gunea-opor-osteko-sindromea-4

 

Baina eguraldia ez da beti udan egin ohi duena izaten eta ez da ideia ona izaten.

Egon lasai! Hemen espezialitatea garagardoak direnez garagardoak dastatzeko proposamena egingo dizuegu. Eta non hobe gurean baino? Beti neurrian, eh?

 

cerveceria-boulevard-irun-gure-gunea-opor-osteko-sindromea-5

 

Texto y Cómic: BUR