Moskuko Jaiak 2017 – BUR


Moskuko Jaiak 2017

 

Gaurkoan Moskuko jaiei buruz arituko gara.

 

boulevard-irun-moskuko-jaiak-2017-1

 

Ez motel! Irungo auzoari buruz ari gara. Izan ere, Ama Xantalen izan arren bere izena, lagunartean Mosku bezala da ezaguna.

Mosku izenaren jatorria ez dago argi, baina badirudi garai batean Urdanibia plazaren inguruan langile-sindikatuak edo alderdi komunistaren egoitza egoteak, edo 30. hamarkadan langabeak petrilan biltzeak zerikusia izan dezakeela hortan (hemen honi buruzko informazio gehiago).

Izena datorren lekutik etorrita ere, eta beste auzoak gutxietsi gabe, Urdanibia plaza eta bere inguruari ezin zaio bere izera herrikoia ukatu.

Tira ba, badira zenbait urte auzoko jaiak berreskuratu zirela eta, hain zuzen ere, hilabete hontako 17tik 20ra bitartean izango dira aurtengoak. Beraz, Moskuko jaietarako prestatzen joatea gomendatzen dizuegu:

 

boulevard-irun-moskuko-jaiak-2017-2

 

(1) Eguzkitako betaurrekoak gaupaseroenentzako. Gauez ez dituzue beharko, noski, baina argitzen duenean, gau guztia bueltaka ibili ondoren, eguzki-izpiak bereziki desatseginak izan daitezke.

(2) Plastiko gogorrezko edalontzia, kordel baten bidez lepotik zintzilik. Horrela ez duzu txosnan ez eskatzeko aitzakiarik izango.

(3) Jertsea gerrian. Uda da, baina iluntzean hoztu egiten du, nahiz eta batzuetan ez garen konturatzen.

(4) Oinetako egokiak, sandaliek ez gaituzte zapalketengandik babesten eta.

(5) Jaietako kamiseta, saltsan zaudela erakusteko.

(6) Kapela dibertigarri bat. Ez da beharrezkoa, baina umore puntu bat emango dio kontuari.

 

Ederki, behin prest egonik, aurtengo jaietako egitaraua aipatzeko ordua da. Ekitaldi ezberdinen artean erakargarrienetako bat kontzertuak izan ohi dira.

Ostegunean, Pecozza United eta Rukularekin batera Pelax & Telmo Trenor arituko dira. Azken hauek donostiatik datoz EP bitxi bat aurkeztuz. Eta bitxia diot, bakoitzak oso ibilbide ezberdina duelako atzean: rockeroa bata, elektronikazalea bestea, EP honetan musikaren bi ikuspegi ezberdin batzen dira emaitza interesgarria lortuz.

Ostiralean Inoren Ero Ni talde beteranoarekin batera Cabezafuego arituko da, bere azken lana aurkeztuz hau ere: Somos Droga. Disko-komikia dela esan liteke. Ala komiki-diskoa hobe? Kontuan izateko modukoa den Autsaider komiki argitaletxeak argitaratu du eta diskoak musikari askoren kolaborazioak izateaz aparte, komikian zenbait autore ezagunek hartu dute parte, besteak beste Mauro Entrialgo, Paco Alcazar, Roger eta David Molinak.

Larunbatean jarraituko du musikak, Gorpuzkingz hondarribiako trap taldea eta Djum Djum senegaldarrak izango dira oholtza gainean, baita Aziza Brahim musikari sahararra ere. Azken honek bere herriaren musika eta kultura gerturatuko digu.

Eta igandean ere egongo da kontzerturik, Left Hook talde irundarra izango bait dugu bere bi baxu eta bateriarekin.

 

boulevard-irun-moskuko-jaiak-2017-3

 

Baina ez da dena musika izango! Pala lehiaketa, sardinada zein txarangatik hasita herri-bazkari, ipuin kontalari eta bertso saiora arte, antzerki eta mus txapelketatik pasatuaz… eta gehiago. Informazio gehiago nahi duenak hemen kontsulta dezake.

 

boulevard-irun-moskuko-jaiak-2017-4

 

Bueno, egia da ez dagoela han bertan, baina paseotxo bat emanez segituan gaude Boulevard garagardotegian, ezta?

 

boulevard-irun-moskuko-jaiak-2017-5

 

Orduan animatzea baino ez da falta! Eta beti diogun bezala, arduraz jokatu eta ondo pasa!

 

Texto y Cómic: BUR

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*