Lagun batek zera esan zidan lehengoan: bere burua garagardozale hasiberritzat zuela.

 

  • Nola izan liteke hori? -galdetu nion nik-. Urteak dira garagardoa edaten duzula eta!
  • Hori egia da, -erantzun zidan- baina begira: duela urte batzuk taberna batean sar zintezkeen garagardo bat eskatzera…

Cerveceria-Boulevard-Irun-Gure-Gunea-Garagardozale-1

 

  • Hau -jarraitu zuen nire lagunak- denborarekin konplikatuz joan da…

Cerveceria-Boulevard-Irun-Gure-Gunea-Garagardozale-2

 

  • Aizu, -moztu nuen- hori ez da horren konplikatua ere -esan nion irribarrez.
  • Arrazoi duzu. Gaur egun ordea asko zaildu da kontua…

Cerveceria-Boulevard-Irun-Gure-Gunea-Garagardozale-3

 

Tira, ez nuke esango nire laguna ‘hasiberria’ denik, baina gaur egun eskura ditugun aukerei probetxu ateratzeko informazio apur bat ez litzaioke gaizki etorriko ere.

Datozen blog sarreratan, inor taberna batean galduta sentitu ez dadin, garagardozaleentzako hiztegitxo bat osatzen hasiko gara. Eta mila istorio kontatzen, garagardoa protagonista dutenak zenbaitetan eta protagonista ez dutenak besteetan.

Laster arte bada.

 

Texto y Comic: BUR