Irungo Boulevard garagardotegiaren eskutik Gure Gunea blog berria.

Orain arte egindako bidean hainbat esperientzia eta momentu atseginak pasa ditugu denok elkarrekin. Hamankomunean edari bat, kultura bat, tratua edota une berezi ugari, garagardoarekiko dugun zaletasuna zuekin konpartitzea izan da hamar urte hauetan gehien atsegin izan duguna.

Boulevard garagardotegia hori da hain zuzen, apardun edari ospetsu honen lagun talde edo familia bat edo behintzat horrela sentitzen dugu Mikel eta biok.

2005 ean hasi genuen ibilbidea, gaur egun hain modan dauden sare sozialekin indartzeako asmoz gabiltza azken aldi honetan bide horreri jarraipen bat emateko asmoarekin. Eguneratuak egoten saiatzen gara beti eta zuentzat lan hau interesgarria izan dadin denboratxo bat eskeintzen diogu pertsona aditu baten laguntzarekin.

Garai hartan, «Boule – Garagardoak» izeneko blog-a ireki genuen, eta eduki guztiak euskaraz argitaratzen genituen, orduan horrelakorik ez bait zegoen.

2011. urtean Igor Oyarbide-k «Garagardo Ahotsa» izeneko webgunea sortu zuen, idatziak oso landuak ziren eta garagardoaren inguruan asko sakontzen zuena. Hiztegi teknikoa berak asmatu zuela esango nuke, benetan gomendagarria oso.

Gaur egun, blog hurak zuen xarma eta orain dela hamarkada bat Boule Garagardoak sortu nueneko ilusio berberarekin Gure Gunea sortzen dugu.

Bertan musika, argazkilaritza, komikiak, kirola… eta nola ez garagardoari buruzko nire ikuspuntua zabalduko dugu. Garagardo zaleok badugu orain ere, tabernatik at elkartzeko gunea.

Agur bero bat guztioi.

Argazkia: Koro Agote